GAZTABURUA: ESPAZIO BAKARRA, DESBERDINA
GOURMET DENDA BAT GARA NAFARROAKO BASOAREN BIHOTZEAN, BASABURUAN
Protagonista nagusia:
GAZTA
Gaztaburua erreferente gisa jaio da gaztaren sekretu guztiak ezagutu nahi dituzten guztientzat. Hemen, Erronkariko eta Idiazabalgo Jatorri Deiturako gaztez gozatzeko aukera izango duzu, baita Euskal Herri osoko gaztez eta beste eskualde eta jatorri batzuetako gaztez ere. Gaztaburuan gazta da protagonista nagusia.
Benetako artisautza-esperientzia
Hemen artisau-elikadurako produktuak eta kalitate handiko eskulanak aurkituko dituzu. Denda baino askoz gehiago gara, abeltzaintzarekin, nekazaritzarekin, zurarekin eta lurrarekin lotutako topagunea. Benetako gauzez gozatu nahi baduzu etorri eta gozatu artisau-elikadurako eta herri-artisautzako produktu-aukera handiaz.
Gure on line denda
Sartu Gaztaburuko on line dendan. benetako zaporea duten produktu ekologikoak, ardoak eta likoreak, gaztak, olioak, ozpinak, kontserbak, pateak eta ahate-produktuak, hestebeteak, pastak, txokolateak eta marmeladak.
ESPERIENTZIA ENOGASTRONOMIKOA
Sartu gurekin gaztaren munduan, Nafarroako gastronomiaren parte diren gazta ezberdin eta anitzak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Museo etnografikoaren bisita gidatu batekin hasiko gara, urte batzuk atzera eginez, artzainaren bizitza nolakoa zen eta gure herrietako gazta egitearen prozesua ezagutuz. Nafarroako lau gazten dastaketarekin amaituko dugu.

ordutegia
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
NEGUA: 11:00etatik 16:00etara
UDA: 12:00etatik 19:00etara



